Deitzaileen ustez inoiz baino premiazkoagoa da eskubide sozialak bermatzea eta bizitza erdigunean jartzea: "Eskubide sozialak –osasuna, hezkuntza, elikadura osasuntsua, etxebizitza, kultura– bermatzeko burujabetzak aldarrikatzen ditugu, gure herriaren etorkizuna eta eredu sozioekonomiko berria garatzeko ahalmen osoa izateko.
Azkenik zera esan dute barikuko ekitaldira begira: "Aldarrikapenez betetako ekimena izango da. Batuta indartsuagoak gara!"