Juan Arzamendi Musika Etxean estalkia jarriko dute

Xabi Gorostidi 2020ko eka. 12a, 11:48

Lanak bertan behera geratu aurretik eraikina babesteko jarritako estalkia. (Argazkia: Iñaki Gorostidi)

Orain arte egindako lanak babestu nahi dituzte, eta Udalak lehiaketa publikoa egingo lan horiek esleitzeko. BEZa barne, 103.429 euroko kostua estimatzen dute eta pleguak maiatzaren 21etik daude onartuta. 

Juan Arzamendi Musika Etxeko lanak geldi daude urtea hasi zenetik. Lurgoien enpresak lanak bertan behera utzi zituen eraikin osoko lanen %42 eginda zegoenean. Udalak enpresa horrekin zuen kontratua eteteko bidea hasi zuen apirileko osoko bilkuran, eta ostean, lehiaketa publikoa egingo dute falta diren lanak berriz esleitzeko. Hala, enpresa berriari lanak egokitu arte, eraikina babesteko beharra ikusi du Udalak, eta lehiaketa publikoa deitu dute, eraikina babesteko estalki bat jartzeko.

Pleguak, onartuta

Maiatzaren 21ean, tokiko gobernu batzarrean ontzat eman zituzten pleguak. Besteak beste, sei asteko epea ezartzen da estaltze-lanak egiteko, eta 103.429 euroko aurrekontua estimatzen dute –BEZa barne–. Gastu gehigarri hau jada 2020ko aurrekontu barruan dago. Apirileko osoko bilkuran 921.570 euroko kreditu gehigarriak onartu zituen udalbatzak, non 2020 hasieran onartutako gastuen atalean 100.000 euro zeuden lan hauetarako. Orain, kontu sail hori 4.000 euro handituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak