Herritarrak eskubaloira gerturatzeko helburuarekin, lau drone

Eneko Azurmendi 2020ko eka. 3a, 15:29
Jarri duten erakusleihoa. Argazkia: Arrasate Eskubaloi.

Arrasate Eskubaloi kalera atera da, kirol hori gehiago ezagutarazteko eta jendea klubera batzeko helburuarekin, Eman pasea eskubaloiari lemapean. Sare sozialen bitartez, astero eskubaloiaren inguruko galdera egingo dizkiet herritarrei, eta drone bat zozketatuko dute domekero –ekainean bakarrik–.

Eman pasea eskubaloiari lemapean, kalera irtetea erabaki du Arrasate Eskubaloik, herritarrek kirol hori gehiago ezagutu dezaten. "Urtero, irailean larri ibiltzen gara taldeak osatzeko. Iaz, adibidez, Musakolako 4X4 txapelketa oso baliagarria izan zitzaigun jendea erakartzeko, neska askok eman zuten izena. Aurten, ezin izan dugu txapelketa antolatu, eta beste zerbait egin beharra geneukan", azaldu du Ines Azpiazu presidenteak.

Hori dela eta, ekainean zehar, astero eskubaloiaren inguruko galdera bat luzatuko diete herritarrei, sare sozialen bitartez, eta domeketan drone bat zozketatuko dute. Hauek dira saria irabazteko baldintzak:

  1.  16 urtetik beherakoa izatea
  2. Arrasate Eskubaloiren jarraitzaile izatea sare sozialetan
  3. Argitalpenean lagun bat etiketatzea

Azpiazuk nabarmendu duenez, futbola eta saskibaloiaz harago, aukera asko daude Arrasaten, eta hori jarri gura izan du indarrean. "Pertsona bakoitzak bere gaitasunak ditu, eta probatu arte inoiz ez da jakiten. Pena da gazte guztiak futbolera joatea, beste kirolak probatu barik, eta gero erdibidean geratzea", gaineratu du.

Erakusleiho bat ere jarri dute kalean, Zur-Lur jostailu dendaren lokalean, informazioa banatzeko, eta irailera arte edukiko dute. "Ea helburua lortzen dugun". Era berean, "oso eskertuta" azaldu da presidentea, lokalaren jabeek eskaini dieten tratuagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak