Ertzaintzaren herritarren arretarako bulegoa zabalik dago berriz Arrasaten

Mirari Altube Arrese 2020ko eka. 2a, 10:57

(Argazkia: Google Street View)

Herritarren arretarako bulegoak berrantolatzea erabaki zuen Ertzaintzaren Buruzagitzak martxoaren 24an, osasun larrialdiaren ondorioz, eta ordutik itxita izan dira EAEko hainbat bulego, Arrasatekoa, esaterako. Gaurtik, ekainaren 2tik, aurrera, jardunari berrekin diote, goizeko txandan, aldi baterako itxi aurretik egiten zen moduan.

Arrasateko egoitza herritarren arretarako bulegoa da eta salaketak jasotzera dago bideratuta nagusiki. Arrasatekoarekin batera Donostiako Amara auzokoa ere zabaldu dute gaur Gipuzkoan, beste bi bulego Araban eta zazpi Bizkaian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak