'Apunteen Bankua' sortu dute Zaintza Sare Herritarretik

Xabi Gorostidi 2020ko eka. 1a, 16:58

"Apunteak kolektibizatzea denontzako mesede" dela sinetsita jarri dute martxan ekimena, herriko bigarren batxilergoko ikasleekin elkarlanean. Google Drive plataforma erabiliz, ikastetxeka, mailaka eta gaika sailkatuko dituzte apunteak eta hauek partekatzera animatu nahi izan dituzte herriko ikasleak. Webgune bat sortu dute apunteak bilatzeko, eta horiek partekatu nahi dituztenek arrasatekoapuntebankua@gmail.com helbidea erabili dezakete. 

Hezkuntza sistemak ikasleen arteko lehia sustatzen dutela uste dute ekimenaren bultzatzaileek, baina argi dute "jakintza denona eta denontzat" izan behar dela.

"Gure ikaskideari lagundu eta gure arazoak elkarbanatzera bultzatu beharrean, elkarren artean mokoka nahi gaituzte. Gainera, hezkuntza sistema honek ikasleok kurtsoan zehar egindako lana eta ikasitako guztia armairu batean sartzera eta bertatik ez ateratzera bultzatzen gaitu. Soilik guretzat diren apunte eta liburuak ditugula sinestarazten digu. Guk egindako lana gordetzera eta jakintza ez partekatzera bultzatzen gaitu sistema honek. Baina guk ez dugu horretan sinisten. Guk jakintza denona eta denontzat izan behar dela uste dugu. Horregatik, jakintza askatu behar dugunaren ustearekin sortu dugu apunteak elkarbanatzeko txoko hau".

Diote, Koronabirusaren eraginez telematikoki ikasi beharrak baldintzatu duela hein handi batean ekimen honen sorrera, baina uste dute apunteak partekatzeko beharra aspalditik zegoela. "Egia da Apunte Banku hau pandemia mundial batek sortutako krisiari aurre egiteko sortua izan dela. Baina, krisi egoera honetan ikasleok ditugun ohiko arazoak azalarazi besterik ez dira egin". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak