Agertu orduko jaso du merezitakoa COVID-19ak

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko mai. 30a, 19:02
Koronabirusa Arrasateko Itxaropena kalean sartzeko puntuan.

Arrasateko Itxaropena kaleko bizilagunek mimoz prestatu dute gaurko Gautxori Eguna. Kolore askotako milaka puxikarekin apaindu dituzte balkoiak eta leihoak. Birusa, ordea, festan parte hartzeko asmoarekin bertaratu da. Urez betetako puxikekin bota dute, eta  berehala.

Festa giroa da gaur nagusi Arrasateko Itxaropena kalean. 12:30ean bota dute txupina eta ordutik hainbat ekintza egiten ari dira. Gaur da festa eguna baina denboraz prestatu dituzte bai egitaraua bai balkoiak eta leihoak. Auzotarren esanetan 8.000 puxika inguru puztu eta kokatu dituzte kalea koloretsu agertzeko.

Arratsaldeko giro sargorian, ordea, COVID-19 birusa agertu da. Agertu orduko jaso du merezitakoa. Urez betetako puxikak zituzten auzotarrek, eta goitik behera busti dituzte bai birusa bai berarekin ekarri dituen gainerako guztiak.

Iluntzera arteko egitaraua dute prest. 19:00etan DJ Erik-ek egingo du bi orduko saioa.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak