Lapurrak sartu dira Arrasateko Izozkitegi gozotegian

Jone Olabarria 2020ko mai. 24a, 11:48
Izozkitegiko leiho bateko kristala apurtuta.

Diru-kutxatik 400 euro inguru eraman dituztela azaldu dute bertako arduradunek. Ertzaintza aztarnak jasotzen aritu da goizeko lehen orduetan.

Izozkitegiko arduradunek adierazi dutenez, estolda-tapa batekin leihoa apurtuta sartu dira bart gauean lapurrak gozotegira. Izozkitegiko arduradunak eman dio abisua Udaltzaingoari, 06:45ean negoziora joan denean leihoa apurtuta aurkitu bait du. Diru-kutxan zegoen dirua lapurtu dutela zehaztu dute, 400 euro inguru. Azaldu dutenez, Ertzaintza eta Arrasateko Udaltzaingoa gerturatu dira bertara eta aztarnak jasotzen aritu dira ertzainak goizeko lehen orduetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak