Gizonezko bat atxilotu dute Arrasaten bi labanekin kalean mehatxuka zebilela

Jone Olabarria 2020ko mai. 23a, 11:43

09:45 aldera gertatu da, Martxoaren 8a kalean. Ertzaintzak eta Arrasateko Udaltzaingoak bi labanekin kaletik zebilen gizonezkoa mendean hartu eta Arrasateko ospitalera eraman dute. Gizonak bere buruaz beste egiteko mehatxua egin du.

Ertzaintzak eta Arrasateko udaltzainek jakinarazi dutenez, gizon arrasatear bat Zigarrolatik abiatu da Gelmako etxeetarantz, sukaldeko bi laban eskuetan zituela. Izan ere, abisua jaso dute 09:45 aldera eta bertara gerturatu dira. Era berean, zehaztu dute gizonak ez duela inor erasotzeko asmorik erakutsi, nahiz eta bere burua zauritu duen, lepoan eta eskumuturretan. Gizonak bere buruaz beste egiteko mehatxua egin duela azaldu dute udaltzainek.

Denbora batez gizonarekin arrazoitzen saiatu dira agenteak eta, azkenean, auto bat erabili behar izan dute hura mendean hartzeko. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak adierazi dutenez, gizonezkoa Arrasateko Ospitalera eraman dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak