48 orduko baraualdia egingo dute sei gaztek, Patxi Ruiz presoari elkartasuna adierazteko

Xabi Gorostidi 2020ko mai. 22a, 11:45
Baraualdiaren berri emateko komunikabideetara igorritako argazkia.

Gaur, barikua, 20:00etan hasiko dute, eta domekan amaituko dute, ordu berean. "Egoera jasangaitza da, bere osasuna arrisku larrian dago, edozein momentutan kolapsatu dakioke gorputza eta hil", azaldu dute ohar bidez. Euskal presoek bizi duten "jazarpena Espainiar estatuaren errua" dela, eta PSOE-Unidas Podemos Gobernuak, "berandu baino lehen, pausoak eman behar dituela" ere adierazi dute, besteak beste. 

Patxi Ruiz-en egoeraren irakurketa hau egin dute:

"Patxi Ruizek 12 egun daramatza bere protesta muturreraino eramaten. Murtzia II kartzelan ematen ziren protesten burutzat hartuta, mehatxu eta eskubide urraketa ugari jasan behar izan ditu. Berak zein bere moduluko gainontzeko preso sozial eta politikoek hurrengoa eskatzen dute: COVID-19aren ondorioz kendu zaizkien bisitak berreskuratzea; COVID-19aren aurkako segurtasun neurriak aplikatzea eta materiala banatzea baita preso gaixo, zahar edo kondenaren zati handiena bete dutenak libre geratzea ere. Ondoren, Patxik funtzionarioen eta kartzela zuzendariaren mehatxuak jaso zituen aurrez zuen antsietatea areagotuz. Hau salatzeko Patxik besoan zauri batzuk egin zituen, eta oraingoan ere medikuak utzikeriaz ohartarazi zuen. Bere ziegara itzultzeaz batera, berriz jaso zituen funtzionario zein zuzendariaren mehatxuak. Azken gertakari hauen ondoren Patxik gose eta egarri grebari ekitea erabaki zuen pasa den astelehenean eta aurretik eskatzen zituen hiru eskariei, moduluko zuzendariaren dimisioa eta bere aurkako jazarpena amaitzea gehitu dizkio. Egunak pasa ahala, mediku eta zuzendariaren jarrerak ez dira aldatu, konfiantzazko mediku batek artatzea galarazi diote eta bere abokatuak zailtasun izugarriak izaten ari dira zuzendaritzarekin eseri ahal izateko".

Patxi Ruizi elkartasuna adieraztea, eta "Espainiar Gobernua presionatzeko euskal langileria ahalduntzea" beharrezkotzat jo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak