"Nola ekidin adikzioak erakundeetan" jardunaldia egingo du Iñigo Garatxenak, asteartean

Naroa Urien Berrio 2020ko mai. 20a, 18:49

Iñigo Garatxena, OSARTENeko Osasun eta Ongizate Arloko zuzendaria

Iñigo Garatxenak, OSARTENeko Osasun eta Ongizate Arloko zuzendariak, erakundeetan adikzioak ekiditeko gomendioak emango ditu maiatzaren 26an, bideokonferentzia bidez

Garaia parke teknologikoak bultzatutako Pertsona Kudeaketa Berrikuntza deritzon hilabete honetan, pertsonen eta lantaldeen kudeaketaren esparruko hainbat gai jorratzen ari dira, jardunaldi ezberdinetan banatuta. Jardunaldiak gizarte osoari zuzenduta daude, baina bereziki, taldean lan egiten duten horiei.

Iñigo Garatxena, OSARTENeko Osasun eta Ongizate Arloko zuzendaria, izango da hurrengo jardunaldia gidatuko duen aditua. “Nola ekidin adikzioak erakundeetan” deritzon jardunaldia maiatzaren 26an eskeiniko du Garatxenak webinar bitartez eta bi orduko iraupena izango du (09:00etatik 11:00etara bitartean).

Garatxenak gidatutako jardunaldian egoeren azterketa kuantitatiboa eta kualitatiboa egingo da eta protokoloak aztertuko dira; esku hartzekoak, aitortze-detekziokoak, balioespen-deribazioa, tratamendua eta koordinazioa besteak beste. Bestalde, sentsibilizazioa eta informazioa landuko dira, Adizkioen Plana diseinatzearekin batera.

Jardunaldiaren helburu nagusia enpresak laneko substantzien kontsumoa ausardiaz bideratzea da, eta erakundeei Adikzioen aurkako plan bat garatzen laguntzea, honako hauek lortzen laguntzeko: absentismoa murriztea, pertsona kualifikatuen atxikipena, laneko giroa hobetzea, ezbehar-kopurua murriztea eta produktibitatea handitzea.

Azken jardunaldia, ekainean

Ekainaren 2an, Amaia Diaz de Monasteriogurenek gidatuko du azken jardunaldia eta lantokiko elikadura osasungarrirako gakoak izango ditu hizpide.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak