'Zuen ahotsa' kantua musika eta kultura munduan lan egiten dutenei eskainia

Mirari Altube Arrese 2020ko mai. 18a, 17:26

Mark Zubizarreta arrasatearrak eta Nora Agirretxeak, Anuk Harreguyk eta Aiala Beatok bat egin eta Pink artistaren Try kantu ezagunaren euskarazko bertsioa eskaini diete musika eta kultura munduan lan egiten duten senideei.

Anuk eta Nora dira Haritz Harreguy teknikariaren eta Keu Agirretxea musikariaren alabak; eta Mark eta Aiala, Iñigo Zubizarreta Soziedad Alkoholika taldeko gitarra-jotzailearen eta Mauka Musikagintzako Ñako Beatoren lobak, hurrenez hurren. "Lau neska hauek,  bere senideengandik jasotako musikarekiko maitasun eta pasioa itzuli nahi izan diete. Belaunaldi berriek zoritxarraren aurrean sortzen jarraitu beharra aldarrikatzen dute", hala jakinarazi dute Mauka Musikagintzak Youtuben duen kanalean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak