Musakola kolorez jantzi dute auzotarrek San Isidro jaiak ospatzeko

Josu Bilbao Atxutegi

Balkoiak koloredun puxikekin bete dituzte Musakolako auzotarrek San Isidro jaiak ospatzeko. Goizean eta eguerdian zehar, etxe-txikiteoarekin, giro polita bizi izan da balkoitik balkoira.

Egitarau berezia prestatu du auzoko jai batzordeak, eta egubakoitzean hasi zen festak, bihar arte, domekara arte, jarraituko du. Gaur, etxe-txikiteoa egin dute auzotarrek balkoietan, eta horretarako dotore eta koloretsu apaindu dituzte etxeak. Arratsalde-gauerako DJ Iverrek abesti dantzagarriak jarriko ditu Youtube bidez, eta bihar Musakola's Secret pijama erakustaldia egingo dute goizeko 9:00etan hasita.

Bihar ere, poteoa egingo dute balkoietan (12:30ean), eta 17:30ean, balkoien arteko sokatira txapelketa. Jaiak agurtzeko, 19:30ean lapiko jotzea egingo dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak