Goikobalu Abesbatzak Iñaki Jauregi omendu du bertso batekin

Miren Arregi 2020ko maiatzaren 9a

Herenegun hil zen Goikobalu Abesbatzako kide Iñaki Jauregi eta abesbatzakideek bertso bat eskaini gura izan diote. Bertsoa irakurtzeko sartu albiste barruan.

Antzuolan txistulari
ta Arrasaten kantari,
bazterrak pozten ibili
ohi zinen alai, jostari.
bizitzak ataka estuan
jarri zizun erronkari,
ausart aurre egin zenion 
gaixotasun zitalari.
malko bustiak ditugu
masailean irristari,
umezurtz gelditzen gara
kantukideak nabari.
muxu eta besarkadak
Nekane eta sendiari,
guregan zeunden eta zaude
betirako abeslari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak