Harreman dendak maiatzaren 11n irekiko ditu ateak

Mirari Altube Arrese 2020ko mai. 8a, 15:15

Zazpi asteko itxialdiaren ondoren, maiatzaren 11an ateak zabalduko ditu berriro, Arrasateko Hiper Eroskin egoitza duen Harreman dendak. Ordutegia berezia izango duela gaineratu dute arduradunek: astelehen, eguazten eta egubakoitzetan, goizez (10:00-13:00); eta martitzen eta eguenetan, arratsaldez (17:00-20:00). 

Era berean, jakinarazi dute segurtasun kontuengatik, eta higiene eta osasun neurri guztiak betetzeko, pertsona bakarra izango dela dendan bezeroen zerbitzura; boluntarioek aurrerago ekingo diote lanari.

Bidezko Merkataritzaren Eguna bihar

Maiatzaren 9an ospatzen da Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna eta Harreman dendako kideek azpimarratu gura dute bidezko merkataritzak duen indarra eraldaketarako agente lez: "Gaur egungo krisi sanitario eta sozialak, inoiz baino gehiago nabarmendu du kontsumo eta ekonomia modelo berri baten beharra".   

Kontsumo ohiturak aldatu beharra agerian utzi duela COVID-19 gaitzak gaineratu dute, nabarmenduz "elikadura osasungarri, jasangarri eta bidezkoak" duen garrantzia: "Horixe da bidezko merkataritzak sustatzen duena: bio-dibertsitatea eta ingurune bakoitzaren aberastasun naturalak errespetatzen duen nekazaritza, fruitua zapore eta ezaugarri osasungarriengatik balioesten duen produkzioa, eta ekoizle lokalen garapena, lan baldintza egokietan".

Aldaketarako egin beharreko bidea norberaren esku dagoela gaineratu dute eta bidezko merkataritzaren aldeko apustua egitera gonbidatu dituzte herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak