Horma liburua irakurri eta online elkartu ziren hainbat solaskide, Alex Gurrutxaga solasaldietako koordinatzailea eta Anjel Lertxundi idazlea.
Datorren astean, maiatzaren 13an, gaztelerazko solasaldietako lehen saio birtuala egingo dute, Literatura y viajes zikloari hasiera emanez. Cristina Morato idazlearen Cautiva en Arabia izango da irakurri beharreko liburua. Saio horren koordinatzailea Juan Ibarrondo izango da.
Ekainean, ikasturtea beste bi saiorekin bukatuko dute. Euskarazkoetan, Pio Perez Aldasororen Joxe Zapirainen bertsomalkoak liburua izango dute berbagai, eta idazlea bera ere konektatuko da saiora. Gaztelerazko solasaldietan, Italo Calvino idazlearen Las ciudades invisibles lanaren gainean egingo dute berba.
Antolatzaileen esanetan, "oso harrera ona" izan dute saio birtualek. "Solaskideak, koordinatzaileak eta gu geu pozik gaude esperientzia berri eta aberasgarri honekin".