Mondrako zuzendaritzak amaitutzat eman du denboraldia

Xabier Urtzelai 2020ko mai. 8a, 09:41

Mondra Futbol Taldeak prentsa ohar bidez jakinarazi du amaitutzat ematen dutela 2019-2020 denboraldia: "Gauzak horrela, dagoeneko hasi gara hurrengo denboraldiari begira futbol taldeen kudeaketa eta antolaketa lanetan", adierazi du Xabier Etxeberria presidenteak.

"Mondragon C.F. osatzen duzuen jokalari, entrenatzaile, guraso eta bazkide guztiei jakinarazi nahi dizuegu COVID-19aren krisia dela eta, 2019-2020 denboraldia amitutzat ematen duela Zuzendaritzak. Gauzak horrela, dagoeneko hasi gara hurrengo denboraldiari begira futbol taldeen kudeaketa eta antolaketa lanetan", adierazi du klub arrasatearrak ohar bidez. Horrekin batera, klub zuri-moretik jakinarazi dute futbol federatu eta futbol eskolako 2020-2021 denboraldiko lehenengo kuotatik %20 murriztea erabaki duela Zuzendaritzak. Eta horrekin batera, bazkideei hurrengo denboraldiko txartelean %20-ko beherapena egitea pentsatu dute. Amaitzeko, udako futbol kanpusa ere bertan behera geratzen dela jakinarazi dute zuzendaritzatik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak