"Komertzio txiki batzuk ateak zabaldu dituzten arren, ugazaben artean ugariak dira zalantzak eta galderak. Tabernen kasuan, maiatzaren 11n izango dute zabaltzeko aukera eta ixtera behartuta sentitu ez daitezen egoerari aurre hartu behar zaio. Bide horretatik Arrasateko EHBilduk tabernari, ostalari eta komertzio txikien beharrei erantzungo dioten informazio gune bat zabaltzea proposatzen du errealitate berrira igaro bitartean" azaldu dute EH Bildutik.
"Inoiz baino gehiago, Udala langileengandik gertu egon" behar dela adierazi dute: "Gure betebeharra da gure ostalari eta tabernariei informazio eraginkorra eta osoa ematea. Ez dugu ahaztu behar COVID-19 gaitzak zuzenean eragiten dien sektoreetako bat dela".