Atxilotzeko hainbat agindu metatuta dituen gizonezkoa atxilotu du 19:30ak aldera Ertzaintzak Aprendices kalean, epaile batek aginduta. Bergarako komisariara eroan dute. Ertzaintzak ezin izan dizkio GOIENAri xehetasunik eman: "Deklarazio formalik eta atestaturik ez dago; kasu honetan gainera, atxiloketaren zergatia ezin da jakinarazi atxilotua Datuen Babeserako Legeak babesten du-eta".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.