ART-ko presidente Ane Aguirrek jakinarazi du, Ohiko Batzar orokorra, "normaltasuna berreskuratzen denean" egingo dela, baina ez du data berririk zehaztu. Horrekin batera, aipatu du, garagardo azoka egiteko, beste aspektu batzuk aztertu beharko direla, eta asmoa irailean egitea dela.