San Ferminak ospatuko dituzte larunbatean, Itxaropena kalean

Uxue Igarza Loiola 2020ko api. 30a, 17:56

Itxaropena kaleko bizilagunak balkoian.

Egitarau zabala prestatu dute herritarrek larunbaterako: eguerdiko 12:15ean hasi, eta 21:00ak arte iraungo du jaiak.

San Fermin giroa nagusituko da maiatzaren 2an Arrasateko Itxaropena kalean. Zuriz eta gorriz janzteko deia egin dute, eta txupinazoa ere gongo da. Egun osoan zehar musikak ez du etenik izango, eta entzierroa, erraldoiak eta kilikiak ere egongo dira. Horrez gain, herritarrek Etxealditik Euskaraldira ekimenarekin konektatzeko ere baliatuko dute eguna. Jakinarazi dutenez, egitaraua zuzenean jarraitzeko aukera egongo da @discomoviljtdjiver instagram kontuan.

Egitaraua

12:15. Danok balkoira zuri ta gorriz jantzita.

12:30. Txupinazoa eta zapiak gora!!

12:35. Iruñeako gaiteroekin musika.

12:55. San Fermin abestu.

13:00. Entzierroa.

13:15. Erraldoiak eta kilikiak umeentzako.

13:30. Zuri ta gorri poteoa.

18:00. Erraldoiak eta kilikiak umeentzako.

18:30. Zuri ta gorri poteoa.

19:00. Disko festa DJ-Erik-ekin.

20:00. Txalo zaparrada.

20:05. Etxealditik Euskaraldirarekin konexioa.

21:00. Pobre de mi.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak