Herriko presoei elkartasuna adierazteko kanpaina abiatu du Arrasateko Sarek

Uxue Igarza Loiola 2020ko api. 30a, 17:29

Arrasateko Sareko kideek elkartasun-kanpaina jarri dute abian preso dauden herritarrei gutunak idazteko, eta baita argazkiak atera eta sare sozialetan partekatzeko ere.

Pandemiak eragindako ez-ohiko egoeran espetxeetara elkartasun-mezuak bidaltzea “inoiz baino garrantzitsuagoa” dela azaldu dute Sareko kideek, eta espetxean dauden Unai Parot eta Iosu Askauz herritarren egoeren berri eman dute.

Nazioarteko gomendioei jarraiki, Askauzek eta Parotek konfinamendua etxean pasa beharko luketeela azaldu dute Sareko kideek, baina presoak “dispertsatuta, sakabanatuta eta ohikoa dena baino isolatuago” daudela salatu dute; bisitarik eta “babes-neurririk” gabe. Horrenbestez, herritarrei argazkiak atera eta sareetan elkarbanatzeko deia egin dute #30urteaskoda #askida traolak erabilita edota argazkiak sarearrasate@gmail.com helbidera bidalita.

Askaiz eta Parot

Iosu Askaizek 29 urte daramatza preso, eta kondenaren hiru laurdenak beteta ditu jada. Sareko kideek azaldu dutenez, Frantziako Estatuan egindako urteak ez dizkiote aintzat hartzen. Unai Parotek bestalde, 30 urte daramatza preso, eta ezarri zitzaion kondena bete duen arren, Espainiako Justiziak, 11 urte gehiagoko kondena ezarri ziola salatu du Sarek. “Biek ala biek kalean egon beharko lukete”, gehitu dute Sareko partaideek.

Gutunak espetxeetara

Espetxeetara mezuak iris daitezen gutunak idaztera animatu nahi dituzte herritarrak eta presoen helbideak jakinarazi dituzte:

Unai Parot Navarro

Puerto III

Centro Penitenciario
Ctra. Jerez-Rota, km. 6
11.500 Puerto de Santa María (Cádiz)

Iosu Arkauz Arana

Murcia II

Paraje Los Charcos
30191 Campos del Río (Murcia)
Tlf:  968 657 801

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak