Gaur hasiko dira Gesalibarko jolas-parkea berritzen

Xabi Gorostidi 2020ko api. 28a, 17:11

Prozesu parte hartzaile bat egin ostean 'Goazen soka parkera' izeneko diseinua izan boto gehien jaso zituena. Bost jolas estrukturek osatuko dute parke berritua, eta  31.944 euroko kostua izango dute lanek –BEZ barne–. 20 egunen kabuan parkea amaitzea da aurreikuspena, eta alarma egoerak baimentzen duen unean estreinatu ahalko da. 

Guztira 133 boto jaso ziren Udal webgunean, Gesalibarko auzo elkartean eta BAZen jarritako hautestontzietan eta lehian zeuden zazpi diseinuetatik 69 boto jaso zituen aipatutako diseinuak. Sumalim enpresak egingo du parkea, Munarko, Zaldibarko eta Nao Santiago kaleko jolas-parkeak ezarri dituen enpresa berak, alegia. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak