Pertsonen kudeaketan berrikuntzaren hilabetea egingo du Garaia parke teknologikoak, maiatzean

Maialen Regueiro 2020ko api. 28a, 13:23

Garaia parke teknologikoak, pertsonen kudeaketan berrikuntzaren inguruko jardunaldiak eskainiko ditu maiatzean. Jardunaldi horiek bideokonferentzia bidez egingo dira (webex plataforma erabiliz) baina, parke teknologikoak beharrezkotzat jotzen du giza kapitalaren garapena eta berrikuntza modu orokorrean integratzea, enpresa zein gizartean.

Pertsonak balioan jartzea

Garaia parke teknologikoan dauden erakundeek pertsonak jarri nahi dituzte balioan: "Pertsonen balioa eta botere eraldatzailearen adibide argia da osasun-larrialdiko une hau, non pertsonak arazoa konpontzeko protagonista gisa jokatzen ari garen, eta, horretarako, hainbat tresna behar izan diren, hala nola, komunikazioa, kudeaketa emozionala, konfiantza, lidergoa, talde-lana, besteak beste, eta bereziki krisi honen kudeaketan funtsezko eginkizuna izan duten kolektibo guztien aintzatespena". Egoera hau amaitzen denean ere, pertsonak ekonomia eta gizartea suspertzeko fasean protagonistak izaten jarraituko dutelakoan daude erakundeak.

Jardunaldiak

Maiatzean zehar, pertsonen eta lantaldeen kudeaketaren esparruko hainbat gai jorratuko dira, jardunaldi ezberdinetan banatuta egongo direnak. Jardunaldiak gizarte osoari zuzenduta daude, baina bereziki, taldean lan egiten duten horiei.

Javier Alberdi, Eli Fisas, Jorge Alconero, Iñigo Garatxena eta Amaia Diaz de Monasterioguren izango dira jardunaldiak gidatuko dituzten adituak eta bakoitzak gai bat jorratuko du. Jardunaldi guztiek bi orduko iraupena izango dute eta 09:00etatik 11:00etara bitartean izango dira.

  • Maiatzaren 5ean: Javier Alberdik, soldata emozionala izango du hizpide.
  • Maiatzaren 12an: Elias Fisasek, entzute kontzientea, harremana eta konfiantza izango ditu hizpide.
  • Maiatzaren 19an: Jorge Alconerok, lidergo kontzientearen inguruan hitz egingo du.
  • Maiatzaren 26an: Iñigo Garatxagak, erakundeetan adikzioak ekiditeko gomendioak emango ditu.
  • Ekainaren 2an: Amaia Diaz de Monasteriogurenek, lantokiko elikadura osasungarrirako gakoak izango ditu hizpide.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak