Presoen "osasuna eta bizitza arriskuan" daudela salatzeko hainbat herritar elkartu dira

Mirari Altube Arrese 2020ko api. 24a, 20:53

Osasun krisia dela eta Sarek bertan behera utzita baditu ere azken ostiraletako elkarretaratzeak, herritar talde bat Arrasateko plazan elkartu da, gaur iluntzean, euskal presoak "dispertsatuak, arrisku egoeran eta ohikoan baino askoz isolatuago dituztela" Frantziako eta Espainiako estatuek salatzeko.

Osasuna babesteko beharrezko neurriak hartuta jo dutela kalera adierazi dute Herriko Plazan elkartu direnek: "Dagokigun adierazpen eta manifestazio eskubidea gure eginaz zera eskatzen dugu: bizitza duina bermatzeko; osasuna ziurtatzeko; eta maitasunez zaintzeko". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak