Arrasateko Ikasle Abertzaleek negoziazio mahaia sortzea eskatu diete Gaztelupeko eta Institutuko zuzendaritzei

Uxue Igarza Loiola 2020ko api. 24a, 17:47

Arrasateko institutua. Argazkia: Wikimedia.

Konfinamendu egoerak ikasleengan duen eragina dela-eta, orain arteko jardunean aldaketak egiteko beharra dagoela azaldu dute Ikasle Abertzaleak taldekoek, eta mezua bidali dote Institutuko eta Arizmendi ikastolako Gaztelupe guneko zuzendaritzei.

Ikasleen interesak defendatuko dituen proposamenak egitea helburu, hiru neurri exijitu nahi dituzte. Alde batetik, beharrezkoa den edukia bakarrik ematea eskatu dute: DBHko eta Batxilergoko lehenengo mailakoen kasuan "garrantzitsuena dena" eta bigarren mailakoentzat "selektibitatean sartuko dena".

Bestetik, ikasle-taldearen ustez, ebaluazio irizpideak egoerara egokitu behar dituzte zuzendaritza taldekoek eta "malgutasun handiagoz" jokatzeko eskatu dute. Bukatzeko, lan-zama murrizteko eskaera ere jaso dute mezuan: "Lotsagarria iruditzen zaigu egoera honetan dugun lan karga handia".

"Argi daukagu une honetan hezkuntza sistemak ez dituela ikasleon interesak defendatzen eta ikasleon intereseko hezkuntza lortzeko forma bakarra antolakuntza eta borroka dela", gehitu dute, eta ezinbestekotzat jo dute negoziazio mahaia sortzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak