Lapurreta egin dute Okendo kaleko elikagai denda batean

Maialen Regueiro 2020ko api. 19a, 14:32

Arrasateko Okendo kalea (Irudia: Google Maps)

Segurtasun sailak jakinarazi du, Okendo kaleko elikagai denda batean izan dela lapurreta. 02:10ean alarma sistemak salto egin du eta Ertzaintzak zein Udaltzaingoak abisua jaso dute. Segurtasun sailak adierazi du, dendako atea bortxatuta aurkitu dutela eta lapurrek dirua eraman dutela. Gauzak horrela, dendako jabeak salaketa jarri du eta Ertzaintza gertatutakoa aztertzen ari da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak