'Espedizio Handia'
Zientzia fikziozko film laburra da eta esanahi berri bat hartzen du konfinamendu garai gogor hauetan, aukeratutako gutxi batzuen izarrarteko espedizio bat proposatuz, Lurrean gizateria desagertzen den bitartean. Gauzak horrela, Espedizio Handia eskuragarri dago sarean, euskarazko jatorrizko bertsioan, gaztelania, ingeles, italiera, frantses eta portugesezko azpitituluekin. Gainera, 2018ko Zinemaldian eta Lekeitioko Zine Bileran aurkeztu zen eta 40 zinema jaialdi ospetsuren artean aukeratua izan da Kimuak-en banaketa lanari esker.