Ardatzek prestatutako galdera sorta erantzunda, Ibai-Arteren dendetan gastatzeko 300 euro jokoan

Jone Olabarria 2020ko api. 10a, 17:30

Bi ordutan erantzun beharreko 50 galderez egongo da osatuta Ardatz formazio eta ikasketa zentroak abiarazi duen lehiaketa, mailaz igo ahala geroz eta zailagoa izango dena. Gai anitzak landuko dituen galdetegian puntuazio altuena lortzen duen norbanakoak edo taldeak 300 euroko saria jasoko du, Ibai-Arteko dendetan gastatzeko.

Akademikoki lantzen diren hainbat gairen inguruan gehiago ikasteko, herritar guztiendako joko bat prestatu du Ardatz formazio eta ikasketa zentroak. Hala, gai ugariz osatutako galdera sorta bat prestatu dute, mailaz maila gero eta zailagoa dena; 50 galdera izango dira erantzun beharrekoak, geheinez bi ordutan. Galdetegian puntuazio altuena lortzen duen norbanakoak edo taldeak 300 euroko saria jasoko du, Ibai-Arteko dendetan gastatzeko.

Hain zuzen ere, Ardatz formazio eta ikasketa zentroaren ekimena izan da lehiaketa hau martxan jartzea. Bertatik azaldu dutenez, saria ematerako orduan herriko merkatariak aintzat hartu, eta sariaren diru kopuru hori herritarrek Ibai Arteko dendetan erostera bideratu nahi izan dute.

Lehiaketa apirilaren 13an, astelehenean, jarriko dute martxan eta partaideek 2 orduko denbora tartea izango dute galdetegia erantzuteko, egunean bertan. Izena emateko, parte-hartzaileek izena eta telefono zenbakia bidali beharko dituzte info@ardatz.net helbidera apirilaren 12a baino lehen. Bakarka zein taldeka hartu daiteke parte, gehienez bosteko taldeetan. Lehiaketaren jarraibide eta oinarriak www.ardatz.net orrian ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak