Lapurrak sartu dira Arizmendi ikastolako Santa Teresa gunean eta Toki Argi ludotekan

Jone Olabarria 2020ko api. 11a, 12:22

Ateko kristala apurtuta Santa Teresa gunean. Iturria: Arizmendi Ikastola

Arizmendi ikastolako Arrasateko Galizia kaleko Santa Teresa gunean eta Toki Argi ludotekan lapurrak sartu dira bart. Hala baieztatu diote Goienari Arrasateko Udal gobernuko eta Ertzaintzako iturriek. Hainbat kristal apurtu dituzte, baita telebista bat ere Arizmendi ikastolan. Ikerketa abiarazi dutela jakinarazi dute Ertzaintzatik, Arrasateko udaltzainekin elkarlanean.

Ertzaintzatik baieztatu dutenez, atzoko 19:30ean gertatu zen lapurreta saiakera Arrasateko Galizia kalean dagoen Santa Teresa guneko Arizmendi ikastolako eraikinean eta bertatik gertu dagoen Toki-Argi ludotekan. Lehenego ludotekara sartu zirela azaldu dute, eta ondoren ikastolara; bietan lehen solairuetako hainbat kristal apurtuta. Arizmendi ikastolatik adierazi dutenez, alarmak ondo jo zuen eta udaltzaingoa "berehala" gerturatu zen: "ateko kristala eta telebista bat apurtu digute, baina besterik ez dute lapurtu". 

Toki Argi ludotekako beheko solairuko kristala apurtuta.

Ikerketa abian

Ertzaintza ere bertaratu zen eta hain zuzen ere, Bergarako komisaldegitik azaldu dutenez pertsona bakarrak parte hartu zuela uste dute. Argazkiak atera eta odol laginak, hatz markak eta bestelako aztarnak hartu ostean, ikerketa abiarazi dutela jakinarazi dute Ertzaintzatik, Arrasateko udaltzainekin elkarlanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak