'Bizirik nahi dugu Clash' abestia, Berlingo areto bereziaren biziraupenerako aldarria

Xabi Gorostidi 2020ko api. 6a, 15:51

Koronabirusak eragindako egoeraren erruz, ateak ixteko arriskuan dago Berlingo Clash aretoa. Euskal Herriko hainbat musika taldek jo dute han, eta bereziki Arrasaten hainbat lagun dituzte. Hain justu ere, hainbat lagun arrasatearrek egindako abestia bideoz jantzi dute: "Musika hartuaz erreminta gisa, horra gure elkartasun mezua. Abestu ezazue gurekin batera gure aldarria Euskal Herriko txoko guztietara zabaltzeko".

30.000 euroko laguntza behar zuten, eta une honetan helburua lortzetik 4.000 eurora daude. Oraindik ekarpena egin ez baduzu, lotura honetan egin dezakezu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak