Arrasateko musikarien zuzeneko emanaldia, arrakastatsu

Xabi Gorostidi 2020ko api. 3a, 11:47

'Arrasate Kantuan' taldeko lagunek martxan jarritako ekimenak erantzuna "ona" izan zuen atzo. Hamahiru musikaren katuak batzea lortu ostean, 22:00etan egin zuten zuzeneko proiekzioa, eta 350 lagun inguruk jarraitu zuten emanaldia euren etxeetatik. "Oso gustura gaude jasotako erantzunarekin, eta jendearen esker ona ere heldu zaigu" azaldu dute.

Hauek dira atzoko emanaldian parte hartu zuten musikariak: 

  • Paul Casal: Aspaldiko beldurra (Woodstrings).
  • Asier eta Lierni: Piztiek somatu gaituzte (Izaki Gardenak). 
  • Garazi Barrena: Katedral bat (Berri Txarrak)
  • Serge: Ahantzi ez nazuzun
  • Iraitz Agirre: Elektrizitatea (Zea Mays)
  • Tabu: gertu (Nogen)
  • Irati Gutierrez: Nor garen
  • Xabi Gorostidi: Dragoi Bolako amaierako kantua
  • Bizarra Digital: Garai latzak (Never Surrender)
  • Ekiñe Casado: Eider (Izaro)
  • Izadi Ramos Zumalde: Maravillas (Berri Txarrak)
  • Leire Etxezarreta: Betazalak
  • Asier Sala: Harro nago (The Potes)

Bideoak jada 2.000 ikustalditik gora ditu eta antolatzaileek ez dute baztertzen antzerako beste ekimenen bat egitea aurrerago. "Akaso halako beste zerbait egingo dugu, Arrasaten barik, bailara mailan". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak