AGAKOk 29 urte betetzen ditu hilabete honetan eta egoerak eskatuta, 29.urteurrena era berezian ospatuko dute. Hilean zehar gaztetxean bizitako momentu desberdinak jasotzen dituzten 29 argazki partekatuko dituzte: urteurren ezberdinak, kontzertuak, bazkariak, ekimen ezberdinak... Egunero argazki bat elkarbanatuko dute AGAKOren sare sozialetan ( Instagram, Twitter eta Facebook) eta konfinamendu egoera honetan argazki bakoitza opari bezala izatea nahi dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.