Kalean aurpegira txistua bota diotela salatu du arrasatear batek

Josu Bilbao Atxutegi 2020ko mar. 29a, 16:25

Patxi Uribarren arrasatearrak jarri du salaketa goizean, Udaltzaingoan. Txakurra ateratzen zebilela, beste herritar batekin eztabaidatu ostean izan da gertaera. "Gazteak nirekin izan duen jarrera onartezina da, are gehiago bizi dugun momentuan", azaldu du Uribarrenek, kezkatuta. Osakidetzarekin ere jarri da harremanetan, "kutsatzeko arriskuan" egon daitekeelako.

Udaltzaingoan salaketa jarri ostean, GOIENArekin jarri da harremanetan Patxi Uribarren, "gertatutakoarekin, eta batez ere, gazteak izan duen jarrera bortitzarekin kezkatuta".

"Txakurra ateratzen nenbilela Otalora Lizentziaduna kalean, bere txakurren kakak batu ez dituen gazte bati poltsa baten batzeko esan diot. Gaztea, harrotu egin da eta bortxakeriaz iraintzen hasi da. Bere jarrera erasokorraren aurrean, nik ez diot erantzun ere egin, eta orduan, gaztea gerturatu egin zait eta aurpegira txistua bota dit", azaldu dio Patxi Uribarrenek GOIENAri.

Horrela, Arrasateko udaltzainengana gerturatu da Uribarren salaketa jartzera. "Hain jarrera erasokorra zuela ikusita, udaltzainei deitzea erabaki dut, hasieratik. Gero, gazteak alde egin duela ikusita, Udaltzaingoan salaketa jarri dut. Baina, batez ere, bere jarrera da salatu nahi dudana. Egun hauetan, denok zaintzen gabiltza, neurriak hartzen, eta batek aurpegira txistua botatzea... Osakidetzara deitu behar izan dut, eta handik datozen egunetan kontrola eramateko esan didate; tenperatura sarri hartzeko eta sintomarik dudan kontrolatzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak