'Hel nazazu eskutik' abestia entzungai 15 irratitan

Maialen Regueiro 2020ko martxoaren 27a

Euskal 15 irratik (horietako bat Arrasate Irratia da) bat egin dute 11:00etan, guztietan abesti berbera entzun ahal izateko. Aukeratutako abestia Ken Zazpi taldearen Hel nazazu eskutik, kantua izan da. Modu horretan, ekimen honetan parte hartu duten irratiek, informazioa helarazteko euskarri hori inoiz baino biziago dagoela aldarrikatu dute eta entzunleak behar duen oro irrati bidez jasoko duela gogorarazi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak