Erakunde eta sortzaile askok euren lanak ikusgai jarri dituzte sarean, plataforma ezagunetan batzuek eta euren atarietan beste hainbatek; hala egin dute Doke antzerki taldekoek ere.
Dokeantzerkitaldea.blogspot.com atarian daude ibilbidean zehar egindako zazpi antzezlanak, taldearen bilakaeraren erakusle direnak: Eskuak elkarri (2004), Actto para la Nochebuena (2006-2007) Iragana iragan (2010), Paradisuko atean (2013), Galderak (2014), Aingeru ala kurriloi? (2016) eta Hamaika amaren seme (alaba) (2018).
Antzerki Eskola udaberrian
Hamabost urtetan zehar kide berriak batu dira taldera eta ekimen berriak abiatu dituzte. Udaberrian Antzerki Eskola dira egitekoak, eta Udalaren laguntzarekin hiru ikastaro antolatu dituzte. Egoera dela-eta ezin da ziur esan egingo dutenik; orain-goz, izen-ematea zabalik dago.