Txatxilipurdiren udalekuetako izen ematea Internet bidez egin daiteke

Xabi Gorostidi 2020ko mar. 17a, 17:43

Atzoz geroztik eman daiteke izena Txatxilipurdiren webgunean, eta apuntatzeko azken eguna maiatzaren 8a izango da. Urtero legez, udaleku irekiak eta itxiak eskainiko dituzte, eta irekin kasuan, asteka parte hartzeko aukera ere izango da. 

Hona hemen Tatxilipurditik igorritako oharra:

"Txatxilipurdiko udaleku hezitzaile eta euskaldunetan izena emateko epea martxoaren 16an irekiko da eta maiatzaren 8an bukatuko da udaleku ireki zein itxietan. 2 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat eskaintza ezberdinak eta beraien nahietara egokituak izango direnak eskaintzen saiatuko gara, bai udaleku irekietan eta baita itxietan ere. Eraikinetatik kanpo, kale zein naturako espazio ezberdinak izango dira gure udalekuen kokalekuak.

Jarraian adinaren araberako eskaintzak azalduko ditugu:

UDALEKU IREKIAK
Ekainaren 29tik uztailaren 17ra izango dira udaleku irekiak. Arrasateko hiru gunetan izena emateko aukera egongo da urtero bezala: Musakola, erdigunean eta San Andresen.

Adinaren eta gunearen arabera osatuko dira taldeak, hauen jaiotze data kontuan izanik. Azken urteetan egin izan dugun bezala, ekintza ezberdinetan taldeak nahasten saiatuko gara aberasgarriagoa iruditzen zaigulako elkarrengandik ikasi eta harremanak
sustatzeko.

Adinaren arabera izendatuko ditugu taldeak:

  • BILIN-BOLONKA: 2 urteko haurrak eta Haur hezkuntzakoak ( 2017-2014 urte
    bitartekoak)
  • BIHURRIKEIXETAN:
    - LH 1-3 bitartekoak ( 2013 eta 2011 urte bitartekoak)
  • EROKEIXETAN
    - LH 4-6 bitartekoak ( 2010 eta 2008 urte bitartekoak)

Ordutegia goizez 10:00etatik 13:00etara izango dute eta Lehen Hezkuntzako LH 1-3 bitartekoek arratsaldez ere parte hartzeko aukera izango dute 16:00etatik 18:00etara. LH 4-6 bitarteko haurrek, iaz bezala udaleku ezberdinak proposatu nahian, honako ordutegia izango dute: Astean 2 egunez goizeko 10:00etatik arratsaldeko 17:00etara eta beste 3 egunetan goizez 10:00etatik 13:00etara.

Zaintza zerbitzua egongo da, 9:00etatik 10:00etara bitartean printzipioz erdigunean bakarrik eta hezitzaileak arduratuko dira guneetara eramaten. Dena den, izena ematen duten kopurua eta adinaren arabera, aztertuko dugu auzoetan ere jartzea.

Izena emateko: Izen emate fitxa eta ordainagiria aurkeztu beharko dira. Kontuan izan, familia ugaria edo AEDko bazkide direnak, %5eko deskontua izango dutela. Bi baldintza hauek betetzen badira,%10eko deskontua egingo da. Beraz, diru sarrera egitean, deskontuak kontuan izanik egin beharko da (ordainketa haurraren izenean egin beharko da). Kasu hauetan agiriak ekarri beharko dira.

Aurrez adostutako ekintza batzuk:

  • Haur hezkuntza:
    • Astean ur egun bat izango dute erdigunean, eguraldiak laguntzen badu
      ( igerilekuak jarriko ditugun egunak)
    • Txiki festa
    • Udalekuetako jaia
    • Azken festa ( haurren parte hartzeaz)
  •  Lehen hezkuntza LH 1-3:
    • Irteera bat izango dute ordutegia luzatuko zaielarik: 10:00etatik 17:00etara.
    • Osintxura gaua pasatzera joango dira.
    • Igerilekura irteera arratsaldeko 17:00ak arte.
    • Azken festa ( haurren parte hartzeaz)
  • Lehen hezkuntza LH 4-6:
    • Osintxura gaua pasatzera joango dira.
    • Kostaldera irteera
    • Mendi irteera
    • Igerilekura egun pasa
    • Txatxi- txef eguna
    • Azken festa ( haurren parte hartzeaz)

ASTEKAKO UDALEKUAK
Asteka izena emateko aukera egongo da. Hiru adin tarte sailkatzen ditugunez, adin tarte bakoitzean gutxienez 10 pertsonak izena eman beharko dute taldea osatu dadin.

Udaleku mota hau erdigunean bakarrik gauzatuko da. Adin tarteen sailkapena hauxe da:

  • 2017-2014 urte bitartean jaiotakoak.
  • 2013-2011 urte bitartean jaiotakoak.
  • 2010-2008 urte bitartean jaiotakoak.

UDALEKU ITXIAK
Udaleku itxiak adin tartearen arabera bereizten ditugu, eta lau udaleku itxi jartzen ditu aukeran Txatxilipurdi Elkarteak.

GOIZUETA (Zubimuxuko aterpetxean):

LH-4, LH-5 eta LH-6. mailakoentzat, hau da 2010, 2009 eta 2008 urtean jaiotakoentzat. Uztailaren 4tik 11ra izango da. Aterpetxean lo eginaz, Nafarroako herri txiki eta euskaldunaz gozatzeko aukera egongo da: errekan bainatu, naturaz gozatu, gaubeletan amestu … 25 plaza egongo dira.

ZINGIRA-ORIO:

DBH1 eta DBH2koentzat, 2007 eta 2006an jaiotakoak parte hartu ahal izango dute. Ekainaren 28tik uztailaren 7ra izango da eta 30 gazteentzat plazak egongo dira. Kanpaldia eginaz, naturaz gozatzeaz gain, kostaldeko haize eta hondartzaz disfrutatzeko aukera eskaintzen du udaleku honek.

OZAETA:

DBH1 eta DBH2koentzat, 2007 eta 2006an jaiotakoak parte hartu ahal izango dute. Uztailaren 5etik 14ra izango da eta 30 gazteentzat plazak egongo dira. Kanpaldia eginaz, gau izarratuetan lagun artean sormenari askatzen usteko leku paregabea.


KOSTA ALA KOSTA:

Arabako Ozaeta herrian hasi eta Zingirako kanpinean amaituko duguna. DBH3 eta DBH4koentzat, 2005 eta 2004an jaiotakoentzat izango da. 30 gaztek parte hartu dezaketen, udaleku ibiltaria izango da. Norbere motxilaz leku paregabeak ezagutzeko aproposa. Ekainaren 3tik uztailaren 14ra.

Udaleku irekietan eta itxietan izen emateko aukera www.txatxilipurdi.eus webgunean ere izango da. Instagramean jarraipena egiteko aukera: @udalekuitxiak.tx

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak