Aita Mennirekin orain arte negoziatutakoa "zapuztu" egin dela salatu du ELAk

Maialen Regueiro 2020ko mar. 11a, 16:15

Dagoeneko urte bete pasa da, ELA Aita Mennirekin, langileen prekaritatea negoziatzen hasi zenetik. ELAk jakinarazi du, astelehenean enpresako zuzendaritzarekin bilera bat egin zuela eta bertatik ateratako ondorioak "onartezinak" direla. Horrekin batera, aipatu du, enpresarekin orain arte adostutakoa "okertu" egin dela eta negoziatutakoa "zapuztu".

Elkarretaratzea, bihar Arrasaten

ELAk salatu du, Aita Mennik langileak "prekarizatzen" jarraitu nahi duela. Gauzak horrela, sindikatuak elkarretaratzea deitu du, biharko. Arazo hau sozializatzea nahi du ELAk eta horregatik, arrasatearrak bihar, 19:00etan eta Seber Altuben hasiko den elkarretaratzean parte hartzera gonbidatu ditu.

Berdintasuna

ELAk adierazi du, Aita Mennik berdintasun planaren inguruan "harrotasunez" hitz egin duela, baina gizonezko eta emakumezkoen arteko soldata arrakala ezabatzeko neurriei buruz ez duela ezer jakin nahi.

Arlo ekonomikoa

Arlo ekonomikoa ere izan zen hizpide Aita Menni eta ELAk izan zuten bileran, non enpresak KPIaren azpitik dauden proposamenak egin zituen. Horrekin batera, ELAk aipatu du, bileran urteko lanaldia murriztearen truke, norbere eginkizunetarako dauden egunetatik ezabatzea proposatu zela eta hori, langileen eskubideekin jolastea dela salatu du sindikatuak.

Lan osasuna eta segurtasuna

Lan osasuna eta segurtasunaren arloan eta Aita Menni, behar berezi handiko gaixoen zentroa izanik, urtean, langileek 400 istripu inguru izaten dituztela adierazi du ELAk. Horren harira, azpimarratu du, enpresak hartu beharreko neurriei zein arrisku plusari uko egiten diola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak