Ane Garcia arrasatearrak brontzea lortu du liga nazionaleko bigarren jardunaldian

Maialen Regueiro 2020ko mar. 10a, 17:16

Saioa Karate taldeko hiru kidek, Avilan jokatu den liga nazionaleko bigarren jarduanaldian hartu dute parte asteburuan eta emaitza onak lortu dituzte. Ane Garcia, arrasatearrak, besteak beste, brontzea eskuratu du 21 urtez azpiko kategorian.

Garciak hiru borrokatan hartu zuen parte: 8-0 irabazi zuen lehenengoa eta bigarrena irabazten hasi bazen ere, 1-7 galdu zuen. Azkenik, finaleko borroka oso parekatua izan zen, baina azkenean arrasatearrak irabaztea lortu zuen, 12-6.

Aitor Lasagabaster eta Iosu Madinabeitia

Ane Garciarekin batera, Aitor Lasagabasterrek eta Iosu Madinabeitiak hartu zuten parte txapelketan, gazte eta 21 urtez azpiko kategoriatan, hurrenez hurren. Lasagabasterrek berdinketa lortu zuen lehen borrokan, baina epaileek aurkariaren alde egin zuten eta arrasatearrak ezin izan zuen txapelketan jarraitu. Madinabeitiak, bestalde, asko igarri zuen aurkarien esperientzia eta borroka ona egin bazuen ere, ezin izan zuen txapelketan aurrera egin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak