Erreferendum bat egiteko zein bide egin nahi duen azalduko du Gure Eskuk, Arrasaten

Xabi Gorostidi 2020ko mar. 10a, 09:01

Martxoaren 16an, astetelehena, erreferendumaren aldeko herri ekimena aurkeztuko dute, Kulturateko areto nagusian, 18:30ean. Sinadura bilketa masibo bat egitea da Gure Eskuren nahia, "demokraziaren legezko praktika unibertsala" gauzatzeko eta "burujabe" izateko. Gure Eskuko komunikazio arduradun eta bozeramale Jone Amonarriz eta Josu Etxaburu bertan izango dira.

Hona Arrasateko Gure Eskuk komunikabideetara igorritako oharra, bere osotasunean: 

"Gure Esku, azken 6 urte hauetako ibilbidean, beste pauso garrantzitsu bat ematera doa, mota guztietako eragile eta norbanakoekin elkarlanean. Erreferendumaren Aldeko Herri Ekimenaren bitartez, sinadura bilketa masibo baten bidez, alegia, erreferendumak legeztatzeko eskaria egin nahi die erakunde publikoei. Libre eta demokratikoki erabaki ahal izateko, legezko Erreferenduma aldarrikatzen dugu eta hura lortzeko urratsak ematen hasi nahi dugu.

Erreferenduma zertarako? - galdetuko dute batzuek. Lehenik eta behin, demokraziaren legezko praktika unibertsala delako eta bestetik izan dezakegun tresnarik eraginkorrena delako.

Bigarrenik, burujabe izan nahi dugulako eta gure Herriaren norabidea eta etorkizuna elkarrekin erabaki nahi dugulako. Hau da, gure bizitzan eta komunitatean eragina duten auzi guztien inguruan erabaki nahi dugu, askatasun osoz.

Eta bai, elkarrekin eta elkarlanean egin nahi dugu bidaia hau. Horregatik, eremu askotariko eragile eta norbanakoak bildu nahi ditugu Erreferendumaren Aldeko Herri Ekimena azaltzeko, martxoaren 16an, Kulturateko Areto Nagusian, arratsaldeko 18:30ean egingo dugun aurkezpenean.

Bertan izango ditugu, hurrenez hurren, Gure Esku nazionaleko komunikazio arduraduna eta bozeramalea diren, Jone Amonarriz eta Josu Etxaburu, ekimenaren nondik norakoak azaltzeko eta zalantzak argitzeko prest.

Erreferenduma ez da delitua, erreferenduma bidea da!!!

Batu herritarrok Erreferendumaren Aldeko Herri Ekimenera!!!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak