Riba-rojako II. Industria eta Logistika Foroan izan da Arrasate

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko mar. 6a, 12:45

Maria Ubarretxena Riba-rojako II. Industria eta Logistika Foroan.

Tokiko ikuspegitik industria-garapenari eta inbertsioari buruzko hausnarketa bultzatzea da foroaren helburua. Arrasatez gain, beste bost udalerrik hartu dute parte: Martorell, Antequera, Merida, Arteixo eta Riba-roja de Turia. Enpresa garrantzitsuak daude kokatuta udalerri horietan, besteak beste, Mercadona, Inditex, Seat eta Mondragon Korporazio.

Foroaren bigarren edizioaren helburua izan da tokiko ekimenak, publikoa, pribatua edo enpresakoa, garapen jasangarriaren helburuek dakartzaten erronkekin bat datozen industria-politikak garatzeko izan dezakeen ahalmen handia identifikatzea.

Hausnarketa bultzatzeaz gain, Arrasateko udaletik azaldu dutenez, foroak industria-inbertsio iraunkorra planifikatzeko teknika eta tresna nagusiak identifikatzea ere proposatu du, besteak beste, lurralde-proiekzioa, industria-parkeen diseinua, eskura dauden azalerak merkaturatzeko informazio geografikoko sistemen erabilera, edo proiektuen errentagarritasuna ebaluatzen duten ibilgailu eta inbertsio-tresna berriak identifikatzea, inguruko inguruneetan gizarte-balioa sortzeko duten gaitasunaren arabera.

Maria Ubarretxena alkateak ordezkatu du Arrasate foroan; besteen esperientziak ezagutu eta Arrasateko eredua azaltzeko aukera izan du. Ubarretxenak ekitaldiaren balorazio positiboa egin du:  "Lankidetza eta aukera berriak sustatzeaz gain, eredu desberdinetatik ikasteko aukera ematen du, gero gure inguruan aplikatzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak