Tabirako garaitu eta lidertzara iritsi da MU

Julen Iriondo 2020ko mar. 1a, 20:28

84-69 irabazi diote arrasatearrek Tabirakori, nahikoa partidu erosoan. Ondorioz, eta Pas Pielagosen porrota dela-eta, lidertzara iritsi dira arrasatearrak, haiekin berdinduta. Arha Hoteles taldeak ere puntu kopuru bera du, baina neurketa bat gehiagorekin.

Neurketa amaieran, Iñaki Ogara entrenatzailea oso gustura zegoen partiduarekin; adierazi du "oso konzentratuta" hasi dutela lehia. MUk oso minutu onak jokatu ditu lehenengo zatian.

Zenbait minuturen ostean, baina, kanpokoek "dinamika" aldatu eta partiduan sartu dira, baina bigarren zatian ere kontrolpean izan dute partidua Arrasatekoek.

34-17, 50-37, 66-49 eta 84-69 izan dira laurden amaieretako emaitzak.

Orain, lidertza horri eustea izango da arrasatearren intentzioa. Ogara baikor agertu da: "Oso ondo entrenatzen ari gara, eta hori kantxan ikusten da gero".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak