Herri desberdinetako martxak izan dira aurtengo Inauterietako kontzertuko abestiak. 2 zatitan banatu dute kontzertua, lehenengoan inguruko herriko martxak eskaini dituzte ( San Martin, De Duana a Zubillaga, Asierak...) eta bigarrenean aldiz, Arrasateko martxak ( Maritxu, Mondra, Danokbat, Amaika Gazte,...). Arrasate Musikaleko kide den Edorta Ayastuyk adierazi du kontzertua ondo joan dela eta emanaldia publikoaren gustukoa izan dela.
Gaurko kontzertuan gainera, Txalaparta elkartearen martxa estreinatu da. Bandaren zuzendaria den Mikel Markiegik konposatu du abestia eta urte betez egon da honetan lanean. Kontzertuan bi aldiz entzuteko aukera egon da eta Edortak entzuteko arina eta musikarientzako jotzeko erraza dela dio.
Ohitura duten bezala, musikariak urteko gaiarekin lotutako mozorroak jantzita atera dira aurtengoan ere agertoki gainera.