"Zaplatekoa" jaso du Ford Mugarrik Iturripen

Maialen Regueiro 2020ko ots. 29a, 22:45

Ford Mugarrik Deusto Loiolaren bisita jaso du gaur arratsaldean Iturripen eta Josu Herrero, jokalari arrasatearrak, esan duen bezala, "zaplatekoa" jaso dute partidu kaxkarra jokatu ostean. Lehen zatia amaitu denerako aurkariek hamar goleko aldea zuten eta azkenean garaipena eraman dute (20-36). 

Herrerok aipatu du Deusto Loiolak %100a eman duela partidu hasieratik eta arrasatearrek intentsitate gutxi erakutsi dutela: "Sailkapeneko beheko postuetan dagoen talde baten aurka zilegi da horrelako partiduak jokatzea eta irabaztea, baina lehen postuetan dagoen talde baten aurka horrelako zaplatekoak jasotzen dituzu". 

Hurrengo jardunaldian arrasatearrek Fagor Industrial Aloña Mendiren bisita jasoko dute  Iturripen eta horren harira, honakoa adierazi du Herrerok: "Gaurko emaitzarekin hurrengo astera begira motibazio berezi batekin iritsiko gara. Derbiak bereziak izaten dira eta dena ematen saiatuko gara". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak