Jai giroa nagusi Sahararen independentziaren jaiaren baitan

Maialen Regueiro 2020ko ots. 29a, 13:30

Saharar herriak 44 urte bete dituela independentziarako bidean ospatuko dute egunean zehar Arrasaten, bertako emakume sahararren elkarteak eta bailarako gainontzeko eragileek antolatuta. Gauzak horrela, Saharako ohiko elikagaiak, edariak, musika edota dantzak dira nagusi ferixalekuan.

Jai honek helburu bikoitza du, Kebu Zenan Mohamed Brahim, gazte sahararraren esanetan: "Gure herriaren egoerari ikusgarritasuna eman nahi diogu jai honen bitartez eta  horrekin batera, gure egoera ezagutzen ez duten herritarrak sentsibilizatzea gustatuko litzaiguke". Horregatik, jai honetan parte hartzeko eta sahararren kultura ezagutzeko gonbidapena luzatu die herritarrei.

Arrasateko Mugimendu Feminista

Arrasateko Mugimendu Feministako hainbat kide jai honetan izan dira, Martxoaren 8aren bueltan Arrasaten egingo diren ekintzen berri ematen, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak