Opera ikusteko 38 sarrera bikoitz zozketatuko ditu Ibai-artek

Xabi Gorostidi 2020ko ots. 27a, 16:05

'Cavalleria Rusticana' taularatuko duten artisten argazkia. (Argazkia: Ibai-arte)

Arrasaten erosteak saria dauka, eta horregatik, martxoaren 17ra bitartean, elkarteko dendetan erosketak egiten dituzten bezeroen artean, 36 sarrera bikoitz zozkatuko dira Cavalleria Rusticana operarako. Gainontzeko bi sarrera bikoitzak www.ibaiarte.eus webgunean parte hartze dutenen artean banatuko dituzte. Opera martxoaren 17an egingo da, 20:30tan, Amaia Antzokian.

Ozenki Elkarteak Pietro Mascagni konpositore italiarraren Cavalleria Rusticana opera ekarriko du Amaia Antzokiko oholtzara, eta bertan izango dira, beste beste, Maria Ruiz sopranoa, David Baños tenorea, Alberto Arrabal baritonoa, Laura Ortiz eta Paula Iragorri sopranoak, Sasibill Abesbatza eta Arkaitz Mendozaren zuzendaritzapean doan Orkestra Lirikoa. Eszena zuzendaritza Josen Garcia izango da.

Mundu osoko antzokietan gehien antzeztu diren hamar operen artean dagoen opera bat da, eta bere tramak 1890eko Sizilian du sorburua, maitasun eta gorroto edo maitasun lapurtu eta mendekuzko trama batekin. "Egin zure erosketak Arrasaten eta lortu Cavalleria Rusticana operarako sarrera bikoitzak!" azaldu dute elkartetik.

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren laguntzaz.

Oharra:

Establezimendu bat baduzu eta parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak