Liztor beltzaren 2.413 erregina harrapatu ziren iazko kanpainan

Xabi Gorostidi 2020ko ots. 27a, 13:34

Liztor beltzaren habia bat, Arrasaten.

2020ko kanpaina martxoaren 1ean hasiko da, iazkoaren "balorazio baikorra" egin dute Udaletik. Iazko partehartzea eskertu eta aurtengo kanpainan ere laguntzera animatu nahi izan dituzte herritarrak. Hauek dira harremanetarako bideak: BAZ (943 25 20 00), Udaltzaingoa (943 25 20 10) eta Udal teknikaria (628 11 56 73).

"Tranpatze kanpainak 2 hilabete iraungo ditu, eta hortaz, martxoaren 1etik apirilaren 30 arte luzatuko da. Udalak bere gain hartuko ditu beharrezko diren baliabide pertsonal eta materialak, eta ahalegin honek emaitza egokiak eman ditzan, herritarrei beraien parte hartzea eskatzen
dio. Udalak, iazko kanpainaren balorazio oso baikorra egiten du, horren adierazle, tranpa garaian harrapatu zituen 2.431 liztor erregina dira, eta horren ondorioz uda eta udazkenean kendu ziren habien jaitsiera. Bestalde, udala aurtengo urterako itxaropentsu dago, iazko datuak kontrastatu eta tranpatze plangintza egokia egin ahal izan duelako, eta horrezaz gainera, herritarrak berak ere gero eta kontzientzia maila handiagoa duelako. Hortaz, Udalaren partetik iaz izandako parte hartzea eskertu eta aurten ere laguntzera animatu nahi zaituztegu, horrela, denon artean, bertako ekosistema aldatzen digun espezie inbaditzaile honen hazkundea moteltzea lortu dezagun" azaldu du gaiaz arduratzen den Xabier Herrarte teknikariak.

Xabier Herrarte, Goiena Telebistan, gaiari buruzko azalpenak ematen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak