10. urteurrena ospatzeko jertseak aterako ditu Ttak! taldeak

Xabi Gorostidi 2020ko ots. 27a, 13:16

Joana Manzisidorrek Ttak! taldekoentzako diseinatu duen kirol-jertsea.

AEDren gazte taldeak 10 urte betetzen ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko Joana Manzisidorrek diseinatutako kirol-jertseak egingo dituzte Hamar urte, hamaika amets leloarekin. Eskaripean egingo dituztenez, martxoaren 1a baino lehen eskatu beharko dira jertseak ttakaed@gmail.com helbidean; prezioa, 15 euro.

Hona hemen Ttak! taldekoek helarazitako oharra:

"Kontutxo batekin gatoz, orain dela 10 urte Arrasateko gazte batzuek Ttak! gazte taldea sortu zuten, ez baldin badakizue, Ttak!, Arrasate Euskaldun Dezagun elkarteko gazte saila da. Azken hamarkada honetan, bilakaera egon da taldeko partaide, laguntzaile eta koordinatzaileen artean, baina, aipatu beharra dago, talde honen parte izan diren guztiek eta inguruan laguntzen egon diren guztiek posible egin dutela talde hau aurrera eramatea.
Beraz, mila mila esker bihotzez pertsona guzti horiei, zuek gabe zaila izango litzateke hamarkada bat betetzea eta!

Bestalde, urtero Ttak eguna ospatu izan dugu modu desberdinetara, kontzertuen, jolasen, formazioen, hitzaldien, mikro irekien... bidez, eta aurten ere, talde honek 10 urte egin dituela ospatuko dugu martxoaren 21ean. Egunean zehar, bazkaria, mikro irekia, kontzertuak... eta giro polita egongo da. Oraindik, ez da kartela zabaldu, baina, aurreratzen dizuegu bazkariko tiketak salgai egongo direla laister.

Azkenik, urte berezia denez, Joana Manzisidorrek diseinatutako logoarekin sudaderak egingo ditugu. Horiek, beltzak izango dira, logo horiarekin eta 15€-ko kostua izango dute. Erosteko interesa izanez gero idatzi ttakaed@gmail.com helbide elektronikora eta bertan zure izen-abizenak, taila eta kopurua zehaztu. Eskaera egiteko azken eguna martxoaren 1ean izango da.

Jertseen neurria zehatz-mehatz aukeratzeko gida. 

Animatu eta egin ezazu euskararekin bat!"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak