Domekan hasiko dute denboraldia Debagoieneko Zikloturista taldekoek

Xabier Urtzelai 2020ko otsailaren 26a

Dorletako Amakoek iaz eguraldi ederra izan zuten lehen irteeran.

Debagoiena Txirrindularitza Klubeko zikloturistek datorren domekan, martxoak 1, hasiko dute denboraldia, egutegiko lehenengo irteera eginda.

Eta ohiturari eutsiz, Dorletako Amari bisita eginda hasiko dute urtea. Irteera 10:00etan izango da, euren egoitza parean. Eta, talde argazkia egin eta gero, Arlaban igo, ama birjinari lora-sorta eskaini etaitzulerako bidea hartuko dute. Bukatzeko, urteari hasiera ona emateko asmoz, Garagartzako elkartean luntxa izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak