Mondrak gertu du Pazko Astean egingo duen Futbol Campusa

Xabier Urtzelai 2020ko ots. 25a, 11:20

Hamaikagarren urtez antolatuko du Mondra Futbol Taldeak Pazko Asteko Futbol Campusa. Guztira lau jardunaldi egingo dituzte –apirilaren 14tik 17ra arte– eta goizeko 09:30etik 13:00ak bitartean jardungo dute gaztetxoek campusean –09:00etatik 09:30era zaintza zerbitzua jarriko dute–.

Hala, urtero moduan futbolean jokatzearekin batera beste ekintza asko ere egingo dituzte, bai Mojategin eta baita kiroldegian ere: "Garrantzitsuak iruditzen zaizkigun baloreak landuko ditugu ekintza horietan, baita adimen emozionala jolasen bitartez", adierazi dute klubetik.

Campusean izena emateko 70 euro ordaindu behar dira eta bigarren anaia-arrebarengatik deskontua egongo da. Hala, martxoaren 20a da izena emateko azken eguna. Informazio gehiago eta izena emateko, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak