Mendizaletasuna eta euskara uztartzen dituen 'Oxigenoa euskarari 6000 metroan ere' dokumentala, martxoaren 5ean

Amaia Aranegi 2020ko ots. 24a, 12:49

Besaide Mendizale Elkarteak eta AEDk elkarlanean, Oxigenoa euskarari 6000 metroan ere dokumentalaren emanaldia eskainiko dute martxoaren 5ean, 18:30ean, Kulturateko areto nagusian.

Felipe Uriarte mendigoizaleak gidatuta, Euskal Herriko 12 gaztek Himalayara egindako espedizioa eta bertan Nepaleko sherpekin egindako harreman eta elkartruke kulturala erakusten du dokumentalak. Emanaldiaren ondoren, dokumentala zuzendu duen Felipe Uriarterekin solasean aritzeko aukera egongo da. Dokumentalaren trailerra hemen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak